Enpresaren jarrera itxia aipatu zuten orduan langileek, halako protesta azaltzeko. Arrazoi nagusiak, lan ordutegiaren eta soldataren arloan enpresak ezarri nahi zituen aldaketak ziren.
ELA sindikatuko delegatu den Iban Mateosek adierazi zuenez, “aspalditik geneuzkan lan baldintzei buruzko kexak, baina lanean jarraitu izan dugu zintzo. Ordu laurdeneko lanaldia gehitzea eta hurrengo urtetan soldaten izoztea ezarri nahian etorri zaizkigu eta jarrera horrek egoera lehertu egin du¨.
Esan bezala, beraz, bi aldeak konforme uzteko moduko akordi batetara iritsi dira. Jada asteartean normaltasun osoz jardun zuen lan talde osoak enpresan. Elikadura arloko makinaria egiten da Arconada familiarena den nazioarteko enpresa honetan. Andoaingo lantokian 20 langile aritzen dira guztira, bulego eta tailerretan, hain zuzen.