Ontza elkartean, txapeldunekin

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko api. 29a, 12:04

Pasa den astean, Andoaingo Pilota eskolak bere babesleei eskerrona adierazteko afari eder bat antolatu zuen Andoaingo Ontza elkartean. Bertan, Aimar Olaizola eta Oier Mendizabal binakako txapeldunak eta Oñatz Bengoetxea eta Juantxo Koka pilotariak izan ziren Andoaingo Pilota Eskola diruz laguntzen duten babesleekin batera.

Afarian giro ona nagusitu zen eta afariaren ostean, Oierrek eta Aimarrek, babesle bakoitzari, laguntza eskertzen zuen diploma bat eman zieten. Andoaingo Pilota Eskolak eskerrak eman nahi dizkie babesleei eta afaltzera joan ziren pilotariei.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!