Hirigintza Planari lotutako alegazio epea, ostiral honetan, maiatzaren 2an itxiko da. Ez da aurrera atera gaur arratsaldean izan den ez ohiko pleno saioan, UDA-k ekainera arte proposatu duen luzapena. Arrazoi ugari tarteko, PSE-EE-ko eta EAJ-PNV-ko zinegotziek aurka bozkatu dute. EAE-ANV-ko ordezkariek ez dute bozketan parte hartu.
Saio berean, Juan Mari Tomasenak zinegotzi kargua hartu du. Hartara, Fatima Ormaetxea zinegotzi ohiak utzitako eserlekua eta ardura hartuko ditu. Ongizate arloan jardungo du. Baita Parte Hartze eta Ingurumen gaietan ere, azken hauek, orain arte Mikel Izagirreren esku izan dira. Urnietarren zerbitzura egongo dela adierazi du Tomasenak.