XIV. Antia Literatur Lehiaketaren sariak banatu dira

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko api. 25a, 22:29

Gaur arratsaldean Urnietako Lekaio Kultur Etxean XIV. On Manuel Antonio Antia Literatur Lehiaketaren sari banaketa egin da. Haur, gazte eta helduen mailako hiru lehenak Mikel Izagirre Alkatearen eta Mertxe Zapiain Kultura zinegotziaren eskutik sariak jaso ondoren, bakoitzak bere ipuinaren zati bat irakurri du bertaratu diren laurogehirenbat herritarren aurrean. Helduen mailan Alaitz Sarasola ordiziarra izan da aurtengo irabazlea. Hauek izan dira lehenengo hirurak maila bakoitzean:

 XIV. On Manuel Antonio Antia Literatur Lehiaketako sari banaketa:

Haurren maila (lehen hezkuntzako umeak):

1. Lorea Barkaiztegi Begiristain, Wendy idazlanarekin. Saria:200 euroko erosketa balea.

2. Naroa Merino Dominguez, Sorgina eta xuguzaharra idazlanarekin. Saria:120 euroko erosketa balea.

3. Ane Iztueta Olano, Nire udalekutako neskalaguna idazlanarekin. Saria:70 euroko erosketa balea.

 

Gazteen maila (12-16 urte artekoak):

1. Adriana Unanue Mañoso, Iluntasunarekin dantzan idazlanarekin.  Saria: 600 euroko erosketa balea.

2. Irati Nogales Arraiza, Kaixo laztana idazlanarekin. Saria: 360 euroko erosketa balea.

3. Yon Yurramendi Bengoetxea, Txokolate errea idazlanarekin. Saria: 180 euroko erosketa balea.

 

Helduen maila (hamasei urtetik gorakoak):

1. Alaitz Sarasola Olano, Mantxako pentsalaria idazlanarekin. Saria: 1.200 euro.

2. Laida Martinez, Praka motzak idazlanarekin. Saria: 750 euro.

3. Iratxe Esnaola Aldanondo, Joan-etorria idazlanarekin. Saria: 450 euro.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!