- Txindoki edaritegia
- Mapfre aseguru etxea
- Bastero estankoa
- Bikoitz argazki denda
- Aldama-Tapia gestoria
- Ernio inmobiliaria
- Buruntza tailerra
Gainerako merkatarientzat ere zabalik dago aukera hori, horretarako Udaleko Euskara zerbitzuarekin harremanetan jarri behar da.
Plan hauen bidez ahozko eta idatzizko eginkizunetarako laguntza praktikoa eskaintzen da, hau da, egunero erabiltzen dituzten idazkiak euskaratzeko edo zuzentzeko erraztasun guztiak eskaintzen zaizkio merkatarirari:
- Nominak
- Bezeroen fitxak
- Iragarkiak
- ….
Idatzizkoa bezala, telefonozko nahiz aurrez aurreko ahozko harremanen jarraipena ere egiten da:
- Bezeroekiko harremanak
- Langileen artekoa harremanak
- Hornitzaileekiko harremanak
- …
Plan hauen bidez, establezimendu bakoitzaren araberako planak bideratzen dira eta establezimendu bakoitzak finkatzen du erritmoa.
Gainera, aurten beste bezero bat sartuko da merkataritza euskalduntzeko plangintzan, SALKIN; merkatari eta ostalari elkartea hain zuen ere. Honela, lehenengo eta behin bezeroaren jarduna kontuan hartuta, ekaina bitarte diagnosia edo azterketa egingo da. Diagnosi horretan bezero horren idatzizko nahiz ahozko harreman oro aztertuko dira, arlo komertzialekoak, barne harremanak, hornitzaileekiko harremanak …
Diagnosi hori AHIZEko teknikariak egingo du SALKINekoekin batera eta honela diagnosi hori abiapuntu hartuta, irailetik abendua bitarte landu beharreko helburuak finkatuko dira eta beraz, finkatutako helburuen araberako inplementazioarekin hasiko gara.
Bestalde, azken urteetan Andoain dezente hazi da eta ondorioz establezimendu berri asko ireki dira. Hori kontuan hartuta, Andoainen irekitzen dituzte establezimendu berriek ere izango dute AHIZEko teknikariaren bisita. Establezimendu hauei udalak eskaintzen dituen zerbitzuen berri emango zaie:
- Errotulazioa jartzeko dirulaguntzak.
- Euskara hutsean nahiz bi hizkuntzatan dauden kartelen eskaintza.
- Itzulpenak eta hizkuntza aholkularitza.