San Estebanera irteera, Hutsuneak Betez taldearen eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko api. 25a, 16:50

Hutsuneak Betez emakume taldeak Andoaingo San Estebanera egunpasa antolatu du iganderako, (apirilak 27). Goizeko 10:00etan oinez abiatuko dira Olaederra kiroldegiaren aurretik. Bazkaria etxetik eraman beharko da. Antolatzaileek parte hartzeko deia luzatu diete herritarrei, "adin guztietako gizon eta emakumeak gonbidatuta daude. Haur, gazte nahiz helduak".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!