Eskolarteko krosa, giro ederrean ospatu da

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko api. 25a, 15:36

Kiroldegi inguruak itxi dituzte gaur goizean, eskolarteko krosa ospatzekoa baitzen. Lehen Hezkuntzako hirugarren eta seigarren maila arteko ikasleek korrikalari trebeak direla erakutsi dute. 

Kiroldegiko futbol zelaia herriko ikastetxeetako irakasle eta ikasleek bete dute gaur goizean,  eskolarteko krosa ospatu da eta kirol instalazio inguruetan. Lehen Hezkuntzako hirugarren eta seigarren maila arteko ikasleek parte hartu dute ekimenean. Kirolari trebeak direla argi utzi dute. Primerako giroa izan dute gainera. 
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!