Behar Zana pilota elkarteko Iñaki Lizasok eman ditu eskuzko herri arteko txapelketaren inguruko azalpenak, "urte asko pasa eta gero, iaz Amasa-Villabona izenarekin herriko pilotari federatuek herria ordezkatzea lortu zuten eta aurten ere, dinamika horrekin jarraitzen dute". Taldearen helburua ahal den maila onena emateaz gain, herriak, Gipuzkoa mailan ordezkaritza mantentzea dela aipatu du. "Egia esan, talde konpetitiboa lortzea oso zaila den arren, parte hartzeari garrantzia handia ematen diogu ".
Aurtengoa txapelketaren XLI. edizioa izango da, "Donostiako Kutxa Espazioan egindako zozketan, Berastegiren aurka jokatzea egokitu zaio Amasa-Villabona taldeari.
Kadete eta Senior mailan puntuak lortzea izango da helburua larunbat honetako partidetan, izan ere Berastegiko jubenilak Gipuzkoa mailan onenetarikoak baitira. Hala ere, guztiek beren lana ahal den egokien burutzen saiatuko dira". Amasako pilota jaialdian pilotazale asko espero da bere herria animatzeko, "anima ditzagun gure pilotariak!".
Hiru partida
Lehen partida, kadete mailan: Arrue-Karrera (Amasa-Villabona) // Matxinea-Aranalde (Berastegi)
Bigarren partida, jubenil mailan: Nazabal-Inza (Amasa-Villabona) // Lizarribar-Zubiri (Berastegi)
Azken eta hirugarren partida senior mailan: Lizaso-Arretxe (Amasa-Villabona) // Egimendia-Mujika (Berastegi)
Amasan izango den pilota jaialdi honetan pilotazale asko espero da bere herria animatzeko prest. Anima ditzagun gure