Eskolarteko txirrindularitza proba, larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko api. 24a, 13:05

Gaztetxoen artean kirola sustatu asmoz antolatu du Udalak apirilaren 26an jokatuko den txapelketa. 15:30etan zabalduko da izena ematea eta ordu erdi beranduago ekingo zaio kirol probari. Saioak irauten duen artean, inguruko kaleak itxita egongo dira.

Eskolarteko txirrindularitza proba jokatuko da larunbat honetan, apirilak 26. Udalak antolatutako ekimenaren helburua kirola sustatzea da, eskolako gaztetxoen artean. Nahi duenak parte har dezake kirol proban. San Juan plazan hasi eta amaituko da lasterketa. 16:00etan ekingo zaion arren, izena ematea 15:30etan zabalduko da San Juan plazan. Maila guztietako probak antolatuko dira. Kirol txapelketa hau dela eta, probak irauten duen artean, San Juan plaza inguruak, San Juan kalea eta Azkorte kaleak itxita egongo dira.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!