Leizaran eskubaloi taldearen albistegia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko api. 23a, 21:55

LEIZARAN ERNIO    30
ALOÑA MENDI    22

SENIOR MUTILAK (Gipuzkoako Kopa). Lehen jardunaldiko partida atzeratua jokatu eta irabaztea lortu zuten. Lehen minutuetan jada lau goletako abantaila lortu zuten etxekoek eta ez zuten eragozpen handirik izan bi puntuak eskuratzeko. Igandean 11:30tan Irungo Gaztiaken bisita jasoko du Leizaranek, aurtengo denboraldian andoaindarrek galdutako partida bakarraren irabazlea.

BERA BERA    34
LEIZARAN PEGAMO    34

JUBENIL NESKAK (Gipuzkoako Kopa). Lehen zatian makal samar aritu baziren ere, lehen zati amaierako emaitza 12-14 zen. Bigarren zatian, ordea, behera egin zuten bai defentsan eta baita erasoan ere, eta partida bukaeran zazpi gol sartuz berdinketa lortu zuten.

LEIZARAN PEGAMO    23
AIALA ZARAUTZ    13

Hasieratik irabazten joan ziren eta nabarmena zen irabazle irtengo zirela. Hala ere, ez zuten oso ongi jokatu, baina gutxienez bi puntu lortuz amaitu zuten partida.

BERGARA K.E.    29
LEIZARAN    35

KADETE MUTILAK (Gipuzkoako Txapelketa). Behin golak sartzen hasita asko erraztu zitzaien partida. Hasieran galtzen hasi arren, markagailuari itzulia eman eta 5-6 goletako abantaila mantendu zuten amaiera arte. Igande goizean Urolaren aurka jokatuko dute Liga honetako azken partidan, eta denboraldi bikain hau borobiltzeko garaipen baten bila irtengo dira. 
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!