Urnietako pilotarien albistegia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko api. 23a, 21:44

GIPUZKOA 40-18 ERRIOXA
JON PAGOLA-OTAEGI

GRAVN TRINKETA TXAPELKETA. JUBENILAK. Alde handiz irabazi zieten gipuzkoarrek Errioxakoei. Garaipen horrekin, jada torneo horretako final erdietara igaro dira.

URNIETA 16-9 OIARPE 3
JON ANDER IGUARAN-JON EZENARRO. ALEBINAK. Arazorik gabe, erosotasun osoz irabazi zieten Iguaranek eta Ezenarrok oiartzuarrei. Jon Anderrek debut ona izan zuen eta Jonek bere jokatzeko modua erakutsi zuen. Datorren jardunaldian atseden hartuko dute.

URNIETA1 18-10 OIARPE 3
JULEN LOITEGI-JULEN PAGOLA. INFANTILAK. Jarraian eskuratzen duten laugarren garaipena da. Baina garrantzitsuena, jokatutako norgehiagoka gustura amaitu zuten. Bi jardunaldi gelditzen zaizkien honetan, final zortzirenetarako sailkatuta daude. Fase hau lehen postuan amaitzen ahaleginduko dira.

URNIETA2 11-18 HERNANI 2
IMANOL ANSA-JOSU ARRUARTE. INFANTILAK. Norgehiagoka irabazi ez arren, aurreko partidetan erakutsitako maila hobetu dute. Hernaniarrak, urtebete zaharragoak, indar handiagoa zuten. Urnietarrei dituzten aukeretan gehiago sinestea falta zaie.

URNIETA3 18-5 EUSKAL GIROA
ANDER OIARBIDE-AITOR PAGOLA. INFANTILAK. Bestetan bezain ondo jokatu ez arren, bostgarren norgehiagoka jokatu eta bostgarren aldiz irabazi. Jada, final laurdenetarako sailkatzea lortu dute. Segurarrak edo oiartzuarrak izango dituzte aurrez aurre.

ASTEBURUKO PARTIDAK
Eskuz binaka, Herri Arteko Txapelketa
Urnieta-Zumarraga
Urnieta. Ost,25. 19:00
Trinketa, Jubenilak
GRAVN Torneoa: Jon Pagola-Otaegi
Gipuzkoa–Nafarroa edo Bizkaia
Bizkaia. Lar,26. 16:30
Eskuz binaka, Infantilak
Urnieta 2-Euskal Giroa
Urnieta 3-Añorga 1
Urnieta 5-Hernani 2
Urnieta. Lar,26. 16:30
Eskuz binaka, Infantilak
Alde Zaharra 2-Urnieta 4
Lizardi Igeldo-Urnieta 1
Loiola. Lar,26. 17:00
Eskuz banaka, Seniorrak
Udaberri Txapelketa, lau t´erdian
Mikel Garaialde-Añorga
Loiola. Lar,26. 18:30
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!