Mendizaleak goizeko 06:30etan autobusez abiatuko dira Olaederra kiroldegiaren aurretik. 28 kilometroko ibilbidea izango da Burgos, Bizkaia eta Santanderko mugetatik barrena. Besteak beste, Zalama (1336m.), Lamana (1202m.), Balgerri edo Ordunte (1106m.) eta Kolitza (879m.) mendiak igaroko dituzte. Ibilaldia bukatzeko, sei ordu eta erdi inguru beharko da. Abiapuntua San Pelayo de Montija herria izango da. Helmuga, berriz, Balmaseda.
Izena emateko 943 694 458 telefono zenbakira dei daiteke (Joxan) edo Aizkardi elkartera bertara joan, maiatzaren 5a baino lehen.