Zuzenketa

Joan zen Aiurri aldizkariarekin batera udaberriko gehigarri berezia banatu zen. Tartean, eskualdeko hiru loradendetako arduradunak elkarrizketatu ziren. Zizurkilgo Garazi loradendako Garazi Dorronsorok elkarrizketako erantzunen batekin inor mindu bazuen, barkamena eskatzen du, “ez nuelako inondik inora ezer intentzio txarrez esan”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!