Ohi bezala, Andatzara hurbiltzen diren guztiak hamaiketako ederraz gozatzeko aukera izango dute. Indarrak berdindu ondoren, herri kirol saioak ikusteko aukera izango da. Ez hori bakarrik. Bertsolariek eta trikitilariek alaituko dute eguerdia. Eta nahi izanez gero, bertan bazkaltzeko aukera izango da. Baina bazkaria norberak eraman behar du. Kafea eta kopa, ordea, antolatzaileek banatuko dute.
Maiatzak 4, igandeaEgun osoz Andatza mendian erromeria
- 11:00 Hamaiketakoa: salda, txorizoa, haragi egosia eta edaria.
- 12:00 Herri kirol eta jokoak haurrentzat eta helduentzat.
- 14:00 Bazkaria (norberak berea eramanda). Kafea eta kopa banatuko dira.
Goizean zehar, erromeria: trikitilari eta bertsolariak.
Antolatzaileak: Zizurkilgo Ziotza Elkartea, Usurbilgo Andatza Mendi Elkartea, Zizurkilgo Udala eta Usurbilgo Udala.