Pedro Mari Otañoko abesbatzaren estreinaldia, apirilaren 24an

Eskolaren 25. urteurrena ospatzeko, musika emanaldi berezia antolatu dute Loatzo musika eskolako ikasle eta ikasle ohiekin batera. Eskolako abesbatza aurkeztu eta beste hainbat instrumentu ezagutzeko aukera izango da. Kontzertua Atxulondo Kultur Etxean eskainiko da, arratsaldeko 18:00etatik aurrera.

Eskolako abestia eskainiko dute denek batera. Kitarra, flauta eta pianoa, saxofoia eta perkusioa, klarinetea eta pianoa, txistua, txeloa, kitarra eta biolina, perkusioa eta saxofoia entzun ahal izango dira.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!