Santakrutzak Elizmendin

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Bi egunetako egitarau mardula prestatu dute Santa Krutz jaiak ospatzeko. Aurten, heldu eta gazteen arteko kirol lehia ikusi ahal izango da lehendabizikoz.


Maiatzak 3, larunbata
11:00    Duatloia,
            Mendiko txirrindularitza eta krosa.
15:30    Mus txapelketa herrikoia.
16:30    Txupinazoa eta Simonen jaitsiera.
            Ondoren, haur jolasak.
19:00    Potxin eta Patxin pailazoak.
20:00    Meza Santa Krutz ermitan.
20:30    Herri afaria Erretore etxean.
23:00    Erromeria, Astiazaran anaiak eta Leire.
            Goizaldera, txokolatada.

Maiatzak 4, igandea
11:15    Meza Santa Krutz ermitan. Hamaiketakoa.
           Elizmendiko heldu eta gazteen arteko joko olinpikoak. Trikitilariak: Laja eta Landakanda.
17:00    Asto lasterketa.
           Ondoren, Herri kirolak.
           Sokamuturra, zezen txikiak eta poniak.
           Ondoren Laja eta Landakanda.
21:00    Simonen igoera. Ondoren, Laja eta Landakandarekin erromeria.

Oharra: Afarirako txartelak Ogi Zuri okindegian eskuragarri. Txartelak erosteko azken eguna: Maiatzak 2, ostirala.

Menua: Sarrera hotzak, arrain zopa, txuleta entsaladarekin, tarta izozkiarekin, kafea, kopa eta purua. Prezioak: Helduak 20 euro. 12 urte bitarteko haurrak 15 euro.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!