San Estebanera irteera

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko api. 22a, 20:18

Villabona eta Zizurkilgo Jesusen Bihotza ikastolako Guraso elkarteak, datorren igandean, apirilaren 27an, Andoaingo San Esteban auzora joateko mendi irteera antolatu du.

Ikastolako kideek azaldu dutenez, "azken bi urteotan, gure ikastolako Kultur Astearen baitan antolatutako Ibilaldi Neurtuak izandako arrakasta kontuan izanda, Guraso elkarteak ekintza hauxe jarri du martxan. Era berean, aurrerantzean, 1.go eta 3. hiruhilekoan mendi irteera bana egitea proposatu dute. Nahi duen guraso eta ikasle orok parte har dezake irteeran. Era berean, ikastolaz kanpoko norbaitek parte hartu nahiko balu gonbidatua dagoela esan nahi dugu. Kontuan izan LH6. maila bitarteko ikasleekin helduren bat joatea komeni dela (3 haur eta heldu bat)".

Hona hemen xehetasun guztiak:

Nora: San Esteban auzoa (Andoain).

Eguna: Apirilak 27, igandea.

Irteera: Txermingo Ikastola, 9:00etan.

Itzulera: Txermingo ikastola, 13:30ak aldera aurreikusten da.

Norberak eraman beharrekoak:

-Hamaiketakoa eta edaria.
-Mendiko oinetakoak eta arropa egokia.
-Xira edo aterkia, eguraldia oso segurua ez bada.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!