Jaietan aldaketak izango dira. Nagusiena, asteroko bi azokarekin lotura duena. Hurrengo bi asteetan merkatuaren kokapena Goikoplazara igaroko da. Santakrutzen eraginez ez da hori aldaketa bakarra izango. Trafikoari begira, ohar ezberdinak bideratu ditu Andoaingo Udaltzaingoak. Hauexek oharrak:
Apirilak 30, asteazkena
22:30 Zumeatarra elkartearen danborrada. Ibilbidea itxita izango da.
Maiatzak 1, osteguna
10:00 Krosa egiten den bitartean herrigunea itxita izango da. Ibilbidea: Zumea Plaza BBVA- Santa Krutz-Guipuzcoano-Etxeberrieta-Karrika-Etxeberrieta-Zumea Plaza-Leizaur parkea.
10:00-13:30 Kaleberria-Guipuzcoano ibilbidea moztuta izango da bizikleta lasterketa burutzeko.
16:30 Goiburuko igoera eta Belabi kalea itxi egingo dira goitibera lasterketa egiteko. Belabi kaleko aparkalekua zabalik izango da. Goitiberako lehiaketako ikusleei antolatzaileen oharrei jaramon egiteko eskatzen zaie, baita trenbidean ez egotea ere.
18:30 Herri danborrada. Ibilbidea: Bekoplaza, Kaleberria, JB Erro, Kale Nagusia, Zumea, Berria, Aingurasutegi, Belabi, Zumea, Berria, Leitzaran.
Maiatzak 3, larunbata
22:30 Santa Krutz Peña elkartearen danborrada. Ibilbidea: Peña elkartea-Merkatua-Edur-Bastero- JB Erro-Berria- Errekaburu-Berria-Zumeatarra-Txitibar-Zumea– Santa Krutz ermita-Peña elkartea.
Gauetan ibil daitekeen jendetzaren aurrean bide mozketarik ez da izango baina, Udaltzaingoak trafikoaren zainketa berezia egingo du herrigunean.