Urnieta eta Andoain arteko errepidea moztuta izan da

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko api. 22a, 12:10

Gaur goizeko bederatziak eta laurdenak aldera gertatutako istripu baten ondorioz GI-131 errepidea moztuta egon da Urnieta eta Andoiain arteko mugan dagoen Leizotz izeneko industrigunearen sarrera inguruan. Istripua bi auto eta kamioi-zisterna baten artean izan da. Istripuan izandako bi zaurituak berehala eritetxera eraman dituzte, baina luzatu egin dira errepidetik iraulitako kamioi-zisterna  ateratzeko lanak. Ertzantzak eta Urnietako udaltzaingoak trafikoa Lasartetik barrena desbideratu badute ere ia bi orduz, dagoeneko libre da bidea.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!