Beha-Zana kirol elkarteko Ilazki Ordozgoiti eta Ander Inza bikoteak Jubeniletako 3. mailan Gipuzkoako Udaberri txapelketa irabazi zuen joan zen igandean Urnietako pilotalekuan. "Aurkariak Irungo Kurpil-Kirolak elkarteko Ballesteros eta Ugarte izan ziren. Ligillako partidan 22-18ko emaitzaz galdu bazuten ere, finalean erraz gailendu ziren. Partida hasi eta berehala zulo handia ireki zuten eta 16-2 ko aldeaz ere ipini ziren aurretik. Azkenean 22-9 irabazi zuten eta txapelketa etxera ekarri zuten", azaldu du Behar-Zana kirol elkarteko Iñaki Lizasok. "Zorionak bioi!".