Bart hainbat lapurreta izan da Urnietan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko api. 18a, 15:28

Azken gau honetan, Urnietako Gaztelekuak eta hainbat dendek lapurren bisita izan dute. Kasu guztietan ateak indarrez irekiaz sartu dira. Plazido Muxika plazan kokatutako Gaztelekutik bost ordenagailu eraman omen dituzte, eta gainontzeko dendetan diru kutxa izan dute helburu. Azkenaldian ugaritzen ari diren lapurretak direla eta, denda askotan segurtasun kamerak jarriak dituzte, eta gaueko lapurrak ere grabatuak izan dira, baina dirudienez oso zaila egiten da ezagutzea burua kaputxaz estalia zeramatelako.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!