Urnietako pilotarien albistegia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko api. 17a, 18:04

GIPUZKOA 25-40 NAFARROA
JON PAGOLA. JUBENILAK. Trinketeko GRAVN txapelketan murgilduta dabil Pagola. Nafarrek haien indarra, kalitatea eta haien abilezia nagusituta galdu zuen Otegi hernaniarrarekin batera urnietarrak jokatu zuen norgehigoka.

URNIETA 1-16 HERNANI
MIKEL IMAZ-JON EZENARRO. ALEBINAK. Entrenamendu aste on bat burutu ostean, zoritxarreko norgehiagoka jokatu zuten. Aurkarien artean, aurrelariak maila handiagoa zuen. Hala ere, ohi dena baino pilotakada gehiago galdu zituzten eta maila beretsua zuen atzelariaren aurka lehiatu beharrean, aurrelariaren aurka jokatzera jo zuten. Gaizki hasi zuten partida. Gainerakoa aurkariek egin zuten. Datozen jardunaldietan Eskualdeko Txapelketari dagozkion kanporaketa saioetan buru-belarri murgilduko dira.

URNIETA3 18-1 HERNANI2
ANDER OIARBIDE-AITOR PAGOLA. INFANTILAK. Une honetako herriko pilotari bikoterik lehiakorrena da. Azken partida horren erakusgarri; denboraldiko norgehiagoka onena izan baitzen. Alde handiz irabazi arren, azken unera arte lehiatu beharko dute sailkatzeko. Modu berean jokatzen jarraitzen badute, sailkapen burura ailegatu litezke. Horrekin, Udaberri Txapelketako final laurdenetan jokatzeko txartela eskuratuko lukete.

LIZARDI IGELDO 18-2 URNIETA4
SERGIO ODRIOZOLA-CAMILO RUIZ. INFANTILAK. Igeldoko atzelariak egindako jokoaren eta erakutsitako indarraren aurrean ezer egiterik ez. Edozein kasutan, aipatzekoa pilotan iaz jokatzen hasita, Ruiz egiten ari den progresioa.

URNIETA2 4-18 OIARPE1
IMANOL ANSA-JOSU ARRUARTE. INFANTILAK. Duten mailaz behetik jokatzen jarraitzen dute Ansak eta Arruartek. Jokaldi txar batek errendiarazten ditu. Horregatik, partida on bat jokatzeko beharra dute, galdutako konfiantza berreskuratzeko.

ASTEBURUKO PARTIDAK
Trinketa, Jubenilak
Jon Pagola (Gipuzkoa)-La Rioja
Irun. Lar,19. 10:30
Eskuz binaka, Infantilak
Urnieta 1-Oiarpe 3
Loiola. Lar,19. 17:00
Urnieta 5-Oiarpe 1
Urnieta 3-Euskal Giroa
Urnieta 2-Hernani 2
Urnieta. Lar,19. 17:00
Eskuz binaka, Alebinak
Urnieta-Oiarpe 3
Urnieta. Lar,19. 16:00

HERRI ARTEKO TXAPELKETA
Hastear da Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketa. Eskuz eta palan jokatzeko Urnietak, guztira, 22 kirolariz osatutako ordezkaritza izango du. Hamasei pilotan eta gainerakoek larruzko paletan eta pala motzean jardungo dute. Gipuzkoako 26 herrietako kirolariek parte hartuko dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!