Ikastaro eskaintza berria

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko api. 16a, 13:18

Janari erabiltzaile ziurtagiria ateratzeko eta makilatzen ikasteko ikastaroak antolatu dira maiatzerako. Izena emateko 661 082 656 (Ainhoa) telefono zenbakira deitu beharko da apirilaren 18a baino lehen.

Janari erabiltzaile ziurtagiria atera nahi dutenek, Asteasun izango dute horretarako aukera. Bi egunetan, hiru orduz egingo da horretarako ikastaroa. 30 euroko prezioa du eta maiatzean egingo da. 

Makilatzen ikasteko aukera ere izango da. Maiatzeko astearteetan egingo da ikastaroa, guztiz praktikoa. 35 euro ordaindu beharko dute interesatuek. YOa estteika zentrukoak izango dira irakasle. 

Izena emateko 661 082 656 (Ainhoa) telefono zenbakira deitu beharko da apirilaren 18a baino lehen.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!