Julen Zelaraini elkartasuna

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko api. 16a, 11:40

Amnistiaren aldeko mugimenduaren aurkako epaiketaren atarian Julen Zelarain herritarrari babesa adierazteko agerraldia egingo dute bihar 20:00etan Berdura plazan. Villabonako Amnistiaren Aldeko Batzordeak salatu duenez, "10 urteko espetxe zigorra jarri nahi diote, preso eta iheslarien alde eta errepresioaren kontra publikoki garatu izan duen lan politikoa zigortuz".

Apirilaren 21etik aurrera Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren aurkako epaiketa berri bat hasiko da Madrilen. Bertan 27 euskal herritar auzipetuko dira, tartean Julen Zelarain villabonatarra.
 
 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!