Elizondo, Arizkun eta Amaiur ezagutzeko aukera izango dute, besteak beste Baztanen, txangoan izena ematen duten kideek. Malerrekan, berriz, Doneztebe, Donamaria edo Zubieta. Apirilaren 26 eta 27an egingo da irteera. Larunbat goizean abiatu eta igande arratsaldean etxeratuko dira parte hartzaileak.
Apirilaren 21a arte, izena emateko aukera zabalik egongo da 943 696 450 telefono zenbakira deituz (Iosu) edo txangoak@topagunea.com helbide elektronikora idatziz.
18-30 urte bitarteko gazteei zuzentzen zaie ekimena eta 60 euroko kostua du. Giro ederrean Euskal Herriko txokoak ezagutu nahi dituenarentzat ezin egokiagoa.