Mikel Arrastoaren adierazpena

Batzarraldi aretotik irten ondoren Zizurkilgo ezker abertzaleko bozeramaleak adierazpen hauek egin zituen:

“Zizurkilen ezker abertzalea aurreneko indar politikoa izanda Ertzaintzaren jazarpenpean pasatzea umiliazioa izan dela salatu dugu. Bestalde, Udalak ez dauka inolako legitimitaterik hartu dituen erabakiak hartzeko. Bere garaian plaza horien izenak jartzeko erabakia herriak hartu zuelako.

Salatu dugu Joxe Arregi torturen eraginez eraila izan zela. Baita Ttotto ere, azken hau gainera oraindik argitu gabe dagoen egoera batean eta, gainera, Lizarra-Garaziko bake garaitan. Aztertu beharko genuke indar polizialek zein helburu bilatzen zituzten, again bake prozesua haustea…

Horixe izan da gure adierazpena eta gure ahotik jakin badakite ez dugula etsiko, lanean jarraituko dugula.

Adierazi nahi dugu ere, nahiz eta lehen indarra izan Zizurkilen, elkarlanean aritzeko planteamendu ona egin geniela ikusirik herria aterako zela irabazle. Lanean izan gara udalgintzan, umil-umil, herriaren alde.

Aurrerantzean baloratuko dugu lan hori murriztu behar ote dugun”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!