Ur mozketa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko api. 15a, 19:05

Gipuzkoako Urak S.A. enpresak jakinarazi duenez, horniketa sarean hobekuntzak egiteko, bihar, apirilak 16, ura moztuko dute 22:00etatik 02:00etara Kale Berrian, Kale Nagusian, Idiakaitz eta Txermin kaleetan, Ubegun industrialdean eta Agaraitz auzoan.

"Iraupen hori ustezkoa da, beraz, gerta daiteke lanak pentsatu baino lehenago bukatzea. Kasu horretan, abisurik gabe emango dugu ura. Luzatzen bada, Uraren telefonoan (902 302 222) mozketaren berri izango da. Mozketa dela eta, presio jaitsierak, uhertasuna eta nahi gabeko beste zenbait ondorio izan daitezke. Mesedez, barkatu eragozpenak".
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!