Benjamin Festa laguntzeko sagardotegia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko api. 14a, 20:10

Urtero bezala aurten ere 9-10 urteko haurrentzat Benjamin Festa ospatuko da maiatzaren 24ean. Horretarako Egape ikastolako guraso talde bat lanean ari da eta dirua lortzeko beste ekintzen artean bazkari bat egitea pentsatu dute. Bazkari hau apirilaren 26an izango da Oianume sagardotegian. Menua honakoa izango da:

 Helduentzat:

 Bakailu tortila, legatz kogotea, txuleta, gazta, irasagarra eta intxaurrak. Prezioa:30 euro.

Haurrentzat:

 Fritoak, txuleta, izozkia. Prezioa: 15 euro.

Egun horretan oinez igoko da 14:00etan ikastolatik abiatuta trikitixaren laguntzarekin. Ordainketa bazkaria hasi aurretik egingo da.

Izen emateko: Egape ikastolan.

Azken eguna: apirilak 18a.  

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!