Arnasa plataformaren eskutik Plan Orokorrari buruzko lau hitzaldi izan dira Lekaion

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko api. 14a, 19:57

Bi astetan banaturik  Plan Orokorra edo Arau Subsidiario berriak gaitzat hartuta lau hitzaldi eman ditu Arnasa Herri Plataformak. Bataz-beste 25enbat herritarren partaidetza izan duten hitzaldi hauetan zehar, lehen onarpena izan duen proiektuarekin batera, Arnasakoek beraien proposamenak plazaratu dituzte. Azken eguna herritarren ekarpenak jasotzeko erabili zen. Herri Plataformatik jasotako ekarpen guztiekin alegazioak prestatzeko konpromezua hartu zuten. Alegazioak aurkezteko epea maiatzaren 2an amaitzen da, baina badira zantzu ugari datorren apirilaren 28ko batzarraldian Udalak epe hori luzatu egingo duela pentsatzeko. Beraz, ia zihurtzat jo genezake maiatzaren 2an ez dela alegazioak aurkezteko epea bukatuko, eta ondorioz, bai informazioa jasotzeko, eta kasuan, alegaziorik aurkezteko denbora gehiago izango dutela herritarrek. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!