Plazen izenak ez aldatzeko eskatu du Ezker Abertzaleak

"Argi adierazi nahi dugu Joxe Arregi eta "Ttotto" oroitzen dituzten plaza izenak eta oroitarrak kentzea herriko biktimei, euren familiei eta zizurkildar guztiei egindako iseka dela" adierazi zuten Ezker Abertzaleko kideek pasa den larunbatean egindako prentsaurrekoan. Apirilaren 14ko udal batzarrean erabakiko da izen aldaketa egin edo ez eta ezker abertzaleak 18:30etan egingo den kontzentraziorako deialdia zabaldu du, "Udalak egun horretan hartu asmo duen erabakiaren aurrean ezadostasuna agertzeko".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!