Elizalde baserria eta etxe berriak

2005 urtean bota zuten Larraulgo Elizalde baserria. Garai batean, festetarako taberna jartzen zuten bertan. Azken urteetan, Zumaiako eskolak eduki zuen etxea eta ume asko etortzen zen Larraulera egunak pasatzera, “handik Asteasura edo Alkizara irteerak egiten zituzten. Ume piloa biltzen zen herrian: 50 edo 60”, azaldu du Antselmo Larrartek. Elizalde baserria bota eta gero, bost etxebizitza eraiki dituzte eta dagoeneko jendea bizi da bertan.

Olga Villa larrauldarrak atera zizkion azken argazkiak Elizalde baserriari. Baserria botatzeko unean hantxe egokitu zen, 2005 urtean. Berak utzi dizkigu argazki zaharrak, etxearen aurrealdetik nahiz atzealdetik ateratakoak. Leku berean, egun ateratakoak dira beste biak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!