Udal batzarraldia, ateak itxita

Espero bezala, herriko bi kokagune izenez aldarzeko mozioa aurrera atera zen. Atzodanik, beraz, Joxe Arregi plazak Pasus plaza izena hartuko du. Geresta "Ttotto"ren omenezko plaka eta oroitarria kentzea ere erabaki zuten arratsaldeko 19:00tan hasi den bilkuran. EAE-ANVko bost hautagaiak -legez kanpo daude- batzarraldian egoteko aukera izan zuten. Aztertu eta ontzat eman zen mozioa "probokaziotzat" jo du Mikel Arrastoa ezker abertzaleko bozeramaleak.

[Argazki bilduma] [Gobernu Taldearen argudioak]

[Mikel Arrastoaren adierazpena] [Ezker abertzalearen agerraldia]

Mikel Arrastoak zera gaineratu du batzarraldi aretotik irtetean, "Horrelako probokazioen ondorioz berriro sufrimendu gehiago, berriro biktima gehiago izango dira. Ezker abertzaleko kideok garbi utzi diegu ez dugula nahi biktima gehiago".

Zizurkil Goian batzarraldia segurtasun neurri handien artean eta udaletxeko ateak itxita burutu zen. Komunikabideetan ikusmin handia sortu duen gaia eztabaidatu da: Zizurkilgo Ttotto eta Joxe Arregi bi plaza ezberdinen izenak aldatzeko egindako proposamena.

Ezker abertzaleak joan zen ostiralean batzarra egin zuen. Udaletxearen kanpoaldean, ezker abertzaleko hainbat kide izan da desadostasuna agertzeko. Gogoratu beharra dago Zizurkilen ANV legez kanpo dagoela. Legez kanpo egon arren, ANVk udal hauteskundeetan boz gehien jaso zituen alde handiarekin gainera.

Batzarraldian 2008 urteari dagokion aurrekontua ere onartu zuten. Besteak beste, herriko presoen familiartekoei ematen zitzaien dirulaguntza bertan behera uztea erabaki zen.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!