Familia euskaldunak behar dira

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Udan euskara ikasten ari den jendea hartzeko prest dauden familia euskaldunak behar dira. Izena emateko epea apirilaren 25ean amaituko da.

Familiak bete behar dituen baldintzak, ondorengoak:

-Egonaldiak hilabetekoak izango dira gutxienez eta hilabete bakoitzean lagun bakarra hartu ahal izango da.

-Ikasleak 18 urtetik gorakoak izango dira.

-Egonaldia eskaintzen den hilabetean, etxean gutxienez hiru lagunek egon beharko dute.

-Ikasleentzat logela bat libre eduki beharko da.

-Familiek trukean 650 euro jasoko dituzte hilabete bakoitzeko.

-Apirilaren 25ean amaituko da izena emateko epea.

-Informazio gehiago: Villabonako Udaleko Euskara Zerbitzuan 943 693 501.

-HABEk sustatu eta diruz lagundutako ekimena. 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!