Jokin Lizeaga urnietarra hirugarren Berako mendi maratoi erdian

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko api. 13a, 21:59

Gaur goizeko 9:30etan irteera eman zaio Berako mendi maratoi erdiaren laugarren edizioari. Bertan 400 partehartzailetik gora izan dira eguraldi ederra lagun. 2420 metroko desnibela egin behar izan dute 21 kilometroko ibilbidean. Lehiaketa gogor honetan hirugarren postuan helmugaratu da Jokin Lizeaga urnietarra, bigarrenarengandik 9 segundotara. Jokinek, postu berdina egin zuen martxoaren 30ean egindako Urnieta-Adarra-Urnieta mendi lasterketan.Emakumezkoen kategorian, Ainhoa Jauregi urnietarra podiumeko ateetan geratu da laugarren postuan helmugaratu ondoren. Zorionak biei!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!