Eteneta Elkarteak Adarrara irteera eta bazkaria antolatu ditu

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko api. 13a, 21:44

Urnietako Eteneta Elkarteak Adarra mendira irteera herrikoi bat antolatu du datorren apirilaren 27rako, Besabitik goizeko 9etan abiatuta. Ibilaldiaren ondoren bazkaria izango Elkartean. Bazkari honetan parte hartzeko ez da beharrezkoa Elkarteko bazkide izatea. Izen emateko aukera dago apirilaren 23arte, arratsaldeko 19:00etatik 20:00etara Eteneta Elkartean bertan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!