Ikastolakoak Leaburun

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko api. 11a, 19:27

Jesusen Bihotza ikastolako ikasleak Leaburun izan dira Mahala baserrian. Hara hemen bidali diguten argazkia eta gutuntxoa.

"Villabonako Jesusen Bihotza Ikastolako ikasleak gara. Gaur goizean Leaburura joan gara Mahala baserrira. Lehendabizi ikuilua bixitatu dugu eta bertan zeuden behiak nola jaten duten ikusi dugu. Ondoren txekor txikiak ikusi ditugu eta gu han geundela txekor berri bat jaio da. Ondoren lantegira igo gara eta bertan egiten dituzten produktuen ekoizpen prozesua adi-adi jarraitu dugu (yogurrak, gazta, txerrikiak…) eta primeran pasatu dugu. Amaitzean, Luixak gazta eta txorixo goxoa eman dizkigu probatzeko, baita etxera eramateko yogurrak ere".
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!