Gaur Gasteizen hainbat alderdi politikoetako buruzagiek bilera egin dute eta hurrengo egunetan hainbat herritan terrorismoaren aurkako mozioa aurkeztuko dute. ANVk ez badu mozio hori onartzen, alkatetzatik kentzeko mozio zentsura aurkeztea proposatuko dute EAJk eta PSEk.
Villabonako kasuan EAJ-PNV oposizio buru denez, haiei egokituko zaie mozio zentsura aurrera ateratzeko bilerak deitzea. EAJ, PSE eta EB alderdiek ANV agintetik kentzeko gaitasuna dutenez, ANVren alkatetza kolokan izan daiteke Amasa-Villabonan.
EAJ eta PSE aurrera egiteko moduan daudela esan daiteke. EB alderdiak kasuan kasu aztertuko du egoera. Villabonako kasuan gakoa, beraz, Maria Jose Sanchez Carmona eta Ezker Batuaren esku dago.
Gaur Gasteizen erabaki denarekin bat eginez gero, hurrengo alkatea Bakartxo Tejeria Otermin izango litzateke. Ordea, bat egingo ez balute Maixabel Arrieta Galarragak eutsiko lioke aginteari.
Villabonako korporazio kideen osaketa: ANV 6 | EAJ 5 | PSE 1 | EB 1