23 km. ditu ibilbideak eta arduradunek, bidea egiteko zazpi bat ordu beharko dituztela aurreikusi dute. Ibilbide laburragoa egiteko aukera ere izango da, lau bat ordukoa: Mugarratik igaro gabe.
Izena emateko 943 694 458 telefono zenbakira deitu behar da (Joxan). Gainerakoan, apirilaren 17an Aizkardiko egoitzan ere eman daiteke izena.
Irteera goizeko 07:00etan izango da, Olaederra kiroldegiaren aurretik.