Herriko plazen izen aldaketa

Apirilaren 14ko Udalbatzan, besteak beste, "Ttotto" eta "Joxe Arregi" plazen izenak aldatzeko proposamena eztabaidatuko da Zizurkilen. Ezker abertzaleak gai hori dela eta, herri batzarrerako deia egin du apirilaren 11rako, Atxulondon 20:30etan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!