Udaberri sariko finala

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko api. 10a, 18:46

Beha-Zana pilota elkarteko Iñaki Lizasok jakinarazi duenez, Ordozgoiti-Inza pilotariek Gipuzkoako Udaberri sariko finala jokatuko dute larunbatean.

Behar-Zanako Ander Inza eta Ilazki Ordozgoiti bikoteak Gipuzkoako Udaberri sariko finala jokatuko du jubenil eta 3.mailan Irungo Kurpil-Kirolak taldeko Lekuona-Ballesterosen aurka, larunbatean Urnietako pilotalekuan. "Aurreko astean Errenteriako taldeari irabazi eta gero, txapela lortzen saiatuko dira bi pilotariok. Zorte on!", adierazi du Lizasok.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!