Andoain Dantzan ekimenaren baitan maila handiko lau saio burutuko dira

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko api. 9a, 20:53

Datozen hamabost egunetan dantza garaikidearen estilo ezberdinak taularatuko dira Basteron, guztiak eraberritzaileak.

Oparoa da Basterotik eskaintzen den kultur eskaintza. Oparoa, eta berritzailea. Hilabete gutxian interes handiko hiru ekimen burutuko dira: Ikuszirkus zirkoaren inguruko bigarren edizioa, ekaina bitarte luzatuko den Basterock kontzertu sorta eta asteburu honetan abian jarriko den Andoain dantzan hamabostaldia.

Dantza alde batera utzi gabe, Urki dantza taldeko eragileek lan itzela burutu zuten XX.urteurrenaren harira. Ikusleen parte hartze handia izan da ekitaldi guztietan. Bejondeiela, beraz, makina lan hartu duten guztiei.

Euskal dantza emanaldietan izandako parte hartze beretsua lortu nahiko dute dantza garaikidearen inguruan Andoain Dantzan antolatu duten eragileek. Denera, lau emanaldi burutuko dira hurrengo bi asteetan. Sarrerak dagoeneko eskuragarri daude ohiko saltokietan.

Apirilak 13, igandea. 12:00.
NIÑA FRIDA, KARLIK
Haur eta familientzat, euskaraz. 3 euro, zenbakitu gabe.

Apirilak 18, ostirala. 21:30.
MONKEYS, TAPEPLAS
Tap dance: musika eta erritmoa. 8 euro, zenbakituak.

Apirilak 25, ostirala. 21:30.
GARI BELTZA, BALLET BIARRITZ
Basteron ohiko den konpainia. 10 euro, zenbakituak.

Maiatzak 1, osteguna. 19:30
ARGIRA, VERDINI
Urritasuna duten pertsonen saioa. 8 euro, zenbakituak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!