Santakrutzak08: Egitarauaren aurrerapena

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko api. 9a, 20:50

Udaberria bete-betean dela, Santakrutzak zoragarriak izateko eguraldiaren laguntza besterik ez da faltako. Izan ere, festazaleen gogoa ez da ahitu eta jaigiroan murgiltzeko adina ekitaldi iragarrita daude. Aurten gainera, maiatzaren leheneko zubiarekin bat eginik, jaiak asteburu luzean burutuko dira.

Xelebre karrera
Aurreko Aiurri astekarian iragarri zen katerik gabeko bizikleta jaitsiera izango da berrikuntza nagusiena. Larunbatarekin, arratsaldeko seiretan izango da. Proba hobeto ulertzeko bideoa ikus daiteke www.aiurri. com webgunean.

PREGOIA
Apirilak 30, asteazkena

16:00 Zumea plazan pregoia.
18:00 Zumea plazan puzgarriak eta tailerrak.
22:30 Zumeatarraren danborrada.
23:30 Bekoplazan txosnen irekiera.

KOADRILEN EGUNA
Maiatzak 2, ostirala

10:30 Txosnetan koadrilen arteko gosari herrikoia.
11:30 Kale Nagusian kalejira.
14:30 Bekoplazan koadrilen bazkaria. Txartelak dagoeneko salgai daude ohiko saltokitan.
18:30 Zumea plazan Txan magoa.

SANTAKRUTZ EGUNA
Maiatzak 3, larunbata

10:30 Ikurriñaren jaitsiera.
11:00 Meza Santua.
12:00 Ermitan txakoli dastaketa.
18:00 Zumea plazan kapoeira erakustaldia.
19:00 Zumea plazan Andoaingo topaketa musikala.
20:00 Zumea kalean sardin jatea.
22:30 Peña Santa Krutz elkartearen danborrada.

MUSIKA ESKAINTZA
Laiotz
Apirilak 30, asteazkena
Esne beltza, Surgin Kaos
Maiatzak 1, osteguna
Trikizio eta karaokea
Maiatzak 2, ostirala
Laket
Maiatzak 3, larunbata
Batukada kalejira
Maiatzak 4, igandea

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!