Urnietako pilota albistegia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko api. 9a, 20:43

UDABERRI TXAPELKETA
URNIETA 21-35 IKASBERRI
BORJA FERNANDEZ-IÑAKI UNZALU. LARRUZKO PALA. SENIORRAK. Udaberri Txapelketatik kanpo geratu dira urnietarrak, azken norgehiagoka galdu ostean. Ez zuten oso egoki jokatu, partida orekatuagoa izango zela uste baitzen. Lehiatik kanpo geratu arren, uda bitarte entrenatzen jarraituko dute.

URNIETA3 18-9 OIARPE1
ANDER OIARBIDE-AITOR PAGOLA. INFANTILAK. Jarraian eskuratzen duten hirugarren garaipena  Oiarbide eta Pagolarentzat. Maila fisiko onean direla erakutsi zuten, jokoan eta koordinazioan asmatu zuten eta. Hobetzen doaz. Lau jardunaldi jokatzeke geratzen diren honetan, sailkatzea ia ziurtatua dute, baina lehen edo bigarren postua lortzea interesatzen da, final laurdenetarako edo zortzirenetarako txartela eskuratzea suposatzen baitu horrek, hurrenez hurren.

URNIETA5 18-6 URNIETA2
UNAI GARIN-ARITZ LIZASO // IMANOL ANSA-JOSU ARRUARTE. INFANTILAK.
Garaipen horrekin Garin eta Lizaso sailkapen lehian buru belarri sartuta dira.

URNIETA1 18-10 ALDE ZAHARRA1
JULEN LOITEGI-JULEN PAGOLA. Jarraian eskuratzen duten hirugarren garaipena da. Markagailuak adierazi baino errazagoa izan zitzaien urnietarrei, aurkariak mendean hartzea.

AÑORGAKO TXAPELKETA
URNIETA 22-17 ZARAUTZ
AHETZE ETXEBERRIA-UNAI AROZENA. KADETEAK. Lehen urteko kadeteak izanik, pilota mistoekin jokatu dute. Añorgako norgehiagokak suposatu zien pilota aldaketara ederki egokitu dira. Aurrelariak sakeekin asmatu zuen eta pilotakada gutxi galdu zituen. Atzelariak ziurtasunez jokatu zuen. Hala ere, sakea aurkarien esku geratu zenean estuasun uneak igaro zituzten.

DEBAKO TXAPELKETA
M.GARMENDIA 22-13 BIZKARRA
JUBENILAK. Ezin hobeto ekin dio Garmendiak Deban jokatzen den Euskal Jolas Txapelketari. Lau eta erdiko modalitateko lehia horretan, pilota bizia eta indartsuarekin aritu zen urnietarra. Une oro menpean izan zuen Abadiñokoa.

ALEBINEN TXAPELKETA
URNIETA 5-16 INTZA1
MIKEL IMAZ-JON EZENARRO. ALEBINAK. Atzelariak ziurtasunez jokatu zuen, arin samar aurrelariak. Parez pare ordea, maila handiko aurkariak zituzten.

ASTEBURUKO PARTIDAK
Eskuz binaka, Alebinak
Urnieta-Hernani. Lar,12. 16:30
Eskuz binaka, Infantilak
Urnieta 2-Oiarpe 1 / Urnieta 3-Hernani 2. Lar,12. 17:00
Eskuz binaka, Infantilak
Urnieta 4-Oiarpe 5. Loiola. Lar, 17:00
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!