Arrakastatsua izan da. Hala baloratu dute Poltsikoko Antzerki Piezen bigarren edizioaren hasiera, antolatzaileek; Asvinenea kultur elkarteak eta Ardilatxa elkarteak. Lehen edizioa ospatu da, eta publikoa irrifartsu atera zen lehen jardunalditik. Gustura.
Bigarren saioa, hilaren 11n
Ekimena lehiaketa gisa planteatzen duten neurrian, bozketa bidez aukeratu nahi da talde onena. Lehen fasean, ekimenean izena eman duten guztiek euren emanaldiak eskainiko dituzte. Emanaldi bakoitza saioak ikustera hurbiltzen den publikoak eta epaimahaiak epaitu ahal izango dituzte, bozketen bidez. Lehenengo saiora aurkeztu ziren taldeetatik bi taldek eskuratu dute finalerdietarako txartela. Epaimahaiak Hernanikoa taldea aukeratu zuen; ikus-entzuleek aldiz, Magik Teatro taldea.
Bost talderen emanaldiak ikusteko aukera izango da ostiral honetan, apirilak 11. Ikusi eta gustukoena bozkatu ahal izango da. Lestat, Suyanema, Bazen behin clown, Dédalo eta Bat eta Bi taldeenak hain zuzen. Gau horretarako gainera, Txan magoa gonbidatu dute. 22:30etik aurrera Adunan; Zubitxiki pasabidea 15 zenbakidunean. Informazio gehiago: www.asvinenea.com