Apirilaren 12an, larunbata, saio berezia izango da Olaederra kiroldegian arratsaldeko 18:00etan hasita. Bai Euskal Herriari taldeak antolatuta, Euskal Herriko Kick Boxing taldea Kataluniakoaren aurka lehiatuko da. “Nazio bat selekzio bat” lemapean antolatu da Kick Boxing erakustaldia eta Euskal Herriko lau lurraldeetako boxeolariak izango dira Villabonan jokoan. Erakustaldirako sarrerak salgai daude dagoeneko. Villabonan, O´baba tabernan eskura daitezke. Sarreren salneurria kokalekuaren araberakoa izango da. Lehen, bigarren eta hirugarren ilarak 25 € ordainduko dira. Laugarren ilaratik atzerakoak 20 €. Sarrera orokorra 15 € ordaindu beharko da.
Partaideak
Euskaldunen artean, Ander Azurmendi eta Iñigo Ezeizabarrenak (Gipuzkoa), Sthepane Susperregik (Lapurdi), Jon Ibazeta eta Eric Sunsunagak (Bizkaia) eta Aitor Eguzkitzak (Nafarroa) hartuko dute parte.
Aurretik kalejira
Erakustaldia baino lehen, "Nazio bat selekzio bat" lemapean kalejira egingo da 16:30etan Villabonako plazatik hasita. Besteak beste, sagardoa, batukada eta trikitixa izango dira. Informazio gehiago: ww.baieuskalherriari.org.