Udalak urte honetarako onartu dituen diru-laguntzen oinarriak argitaratu dira jada. Norbanako zein taldeek herrian antolatu nahi dituzten kultura, euskara, hezkuntza, kirol, haur eta gazteria eta aisialdi arloko jardueretarako laguntzak araututa daude.
Hainbat baldintza bete behar dira diru-laguntzak eskuratzeko. Besteak beste, Udalaren arloz arloko egitasmoen helburuekin bat egin behar du eskatzailearen proiektuak. Diru laguntzak borondatezkoak eta aldi baterakoak izango dira eta legez onartutako erakunde edota elkarteek eska ditzakete. Baita norbanakoek eta nortasun juridikorik gabeko elkarteek, aurrera eramateko proiektua gauzatzeko gai badira. Eskabideak Udalean eskatu eta errejistroan bertan aurkeztu behar dira.