Arkupeko pilota txapelketa, finalaren atarian

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko api. 9a, 12:30

Finaleko partida apirilaren 12rako iragarri bazen ere, astebeteko atzerapenez jokatuko da.

Udaletxeko arkupean berrikuntza lan batzuk eginahal izateko, arkupeko pilota txapelketa geldirik egon da. Horrenbestez, pasa den larunbatean jokatzekoak ziren final aurreko partidak asteburu honetan egingo dira eta finala apirilaren 19an jokatuko dute. Partida amaitu  ondoren, afari ederra egiteko aukera izango dute parte hartzaileek.
Txapelketa antolatzen den bigarren aldia da. Joko azkarra eskatzen du jolasguneak eta horrek ikusgarritasuna ematen dio. Partidarik ikusteko aukerarik izan ez duenak, datozen bi larunbatetan izango du aukera.

Lau sailkatuak
Hamasei pilotarik parte hartu du txapelketan eta horietatik lau lehiatuko dira final aurrekoetan:

Apirilak 12, larunbata:
Narbarte- Zabala
Aburuza-Ugartemendia


Apirilak 19, larunbata:
Finaleko partida

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!