Antzerki astea jarraitzeko gida

Apirilaren 14tik  20ra luzatuko da aurtengo Zizurkilgo Antzerki astea. Adin eta gustu guztietarako antzezlanak izango dira ikusgai. 

Einstein
Ados Teatroa
6-12 urte arteko gazteei zuzendua
Einstein zientzialaria bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute ikusleek. Mantala zuria jantzita, laborategiko lanetan murgilduko dira gazteak. Besteak beste, erlatibitatearen teoria ezagutu eta ulertu ahal izango dute hurbiltzen direnek.
• Apirilak 14, astelehena
• Joxe Arregi plaza. Karpa

Ogirik gabe...
Txirene
DBH 2, 3 eta 4ko gazteei zuzendua
Ama batek unibertsitatean dagoen bere semearekin duen harremana agertzen du antzezlan honek. Amaren monologoaren bidez jakingo du ikusleak harreman horren berri. Umorerik ez da faltako antzezlan honetan.
• Apirilak 15, asteartea.  11:00
• Gurea antzokia

Galtzagorriak
Enkarni Genua
3-6 urte arteko haurrei zuzendua
Txotxongilo bidezko ipuin kontakizuna eskainiko du Enkarni Genuak. Euskal mitologiako pertsonaia ezberdinak ezagutzeko aukera eskainiko die haurrei ikuskizun honek.
• Apirilak 16, asteazkena. 15:15
• Atxulondo Kultura etxea

Haurren emanaldiak
Herriko ikastetxeak
Adin guztiei zuzendua
Herriko ikastetxe ezberdinetako ikasleek prestatuko antzezlanak izango dira ikusgai. Talde bakoitzak gai ezberdinak jorratuko ditu. Guraso, ikasle nahiz lagunak, guztiak izango dira  ongietorriak.
• Apirilak 17, osteguna. 15:30
• Atxulondo Kultura etxea

Arturello di Pópolo
Arturo Chillida
Adin guztiei zuzendua
Betiko zirkuan oinarritutako ikuskizuna eskainiko du antzezle argentinarrak. Malabareak, magia, umorea..., teknika ezberdinak uztartuz familia osoarentzat egokia den saioa eskainiko du.
• Apirilak 18, ostirala. 19:30
• Joxe Arregi plaza

Visa Vis
Trapu Zaharrak
Helduei zuzendua
Banku erakunde bateko langile gazteen nominak erakartzeko kanpaina berritzailea ezagutuko dute ikusleek. Eskaintzaren barnean, bezeroaren obuluak eta esperma izoztuta gordetzea sartzen da, etorkizunean erabili ahal izateko.
• Apirilak 19, larunbata. 22:30
• Zizurkil Goiko plaza

Xurdin eta Gorringo
Xurdin
Haur eta gaztetxoei zuzendua
Xurdin eta Gorringo lakuaren misterioa. Ipotxak dira protagonista nagusiak antzerkia eta musika uztartzen dituen ikuskizun honetan. Abestien bidez, istorio ezberdinak antzeztuko dituzte ipotxek, beti ere perretxiko erraldoiez inguratuta.
• Apirilak 20, igandea. 17:00
• Intxaur frontoia. 5 euro
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!