Uraren kontsumoaz

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko api. 8a, 15:20

Apirilaren 11n, Ernioladea Udaltalde 21eko udalerrietako (Aduna, Anoeta, Asteasu, Irura, Villabona eta Zizurkil) alkateek uraren kontsumoa murrizteko abian jarriko den kanpainaren aurkezpena egingo dute eta olioa nahiz hondakin arriskutsuak biltzeko zerbitzu berria ere aurkeztuko dute. 12:30etan izango da, Anoetako udaletxean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!