Bihar gaueko 22:00etan itxi eta gutxienez urtebetean izango da itxita. Bidea ixteko arrazoia da Donostiako Bigarren Sahietsbideko biaduktu bat egiteko obrak egingo dituztela leku horretan.
Lasartetik Urnietara etorri nahi duenak, menditik barrena zuzeneko GI-3832 errepidetik etorri edota bestela N-1ean jarraitu eta 454 irteeran atera beharko du. Irteera hau erabilita iritsiko gara Errekaldera eta han, orain arte bezala, Galarretako bidea, GI-2132 hartu ahal izango dugu.